“Patxi Epelde artistak egindako eskultura batekin gogoratu nahi dituzte aurrerantzean lanean amiantoarekin jardun izanagatik hil edo gaixotu diren langile guztiak. Amiantorenei izeko eskultura apirilaren 28an inauguratuko dute Beasainen, CAF lantegiaren sarrera nagusiaren alboko plazan, Oriako Pasealekuan.”
iturria: hitza
Eskultura egiteko lanak, Ordiziako Garz enpresa arduratu da. Eskultura lantzen zuten bitartean, aukera izan nuen argazki batzuk ateratzeko eta flickr’en dudan galerian zintzilikatu ditut ikusi nahi badituzue. Argazkiak ateratzeko orduan, eskulturak dituen detalletan eta langilea lanean dagoen momentuetan zentratu naiz. Eskultura inauguratu eta gero izango det aukera argazki oso bat ateratzeko arte lanari.






1998 urtean atera zuen
Asko gustatu zaizkit argazkilari honen argazkiak…
Aro digitalaren arazoetako bat, garai batean atera genituen argazki analogikoen pilaketa eta ahaztea da. Nik ez daukat ohitura handirik lehen atera nituen argazki analogikoak begiratzeko eta beti pentsa izan det argazki hoiek nolabait artxibatzea, ordenagailuaren disko gogorrean sartu. Hau lortzeko, nere azken gadget eskuratzea, negatiboak eta diapoak eskaneatzen dituen eskaner bat izan da. Ez da lan erraza eta gañera denbora asko ematen du baña lehen emaitzak ikusirik, pena merezi du.


Erantzun Berriak