Orain bizi dugun gadget edo tekno-katxarroen inbasio honetan, beti degu momenturen bat gadget zaharretaz edo retro-gadgetez gogoratzeko une bat; gogoratu baño gehiago kasu batzuetan… deseatu. Argazkilaritza mundua erabat digitalizatzen ari den une hontan, garai bateko pelikulazko kamara batzuk modan daude, Lomo‘ak adibide. Lehen ere zeozer komentatu det kamara hauetaz baña oraingoan Hong Kong’etik datorren beste toy-camera batetaz hitz batzuk idatzi behar ditut; Holga.
Kamara sinple honek (argazkiak ateratzeko beharrezko mekanismoak bakarrik ditu), 120ko pelikulak erabiltzen ditu eta ez 35ko tradizionalak. Erdi formatuko makina garestien alternatiba merkea da beraz. Alternatiba hoi arrazoi prinzipala izan zen merkaturatzeko baña urteak pasatzen joan direnean, kultuzko makina bihurtu da. Hoi bai, abisu bat, ezinezkoa da jakitea kamara honek eman behar dizkigun emaitzak argazki bat ateratzekoan; kamara on batekin argazki txar bat izango zena, Holaga’rekin, artelan bihur daiteke.

argazkia: Stitch
Momentuz Holga makinarik ez dudanez, hau flickr‘en bilatu dudan argazki bat da adibide bezala jartzeko. Kamara honekin ateratzen diren argazkiak ikusteko, joan flickr’ko bilatzailera eta idatzi Holga… pena merezi duela uste det.



1 comment
Comments feed for this article
20070308 at 15:53
jonas
Ordenagailua dut nik pleistozenokoa, iMac urdin garden horietako bat, eta kamara digitala ere duela urtebete eskax jiratu nuen, baina hitza ematen dizut, ieme, laster erreziklatu eta irtengo naizela argazkigintzari buruzko ezjakintasunaren zulotik.