jose luis santallaHemen dugu aurten ere Donostiko Kursaalen, nazioarteko argazki eta bideo azoka. Lehen urtean joateko aukera izan nuen eta ordutik berriro errepikatzeko aukerarik ez det izan lanaren erruz eta aurten ere, lanak ez dit uzten azokara joaten. Ezin joan honen ondorioz, ez daukat gogo handirik ezer esateko, baña bai joan dezaken guztiari animatzeko azokara joateko. Argazkilaritza mundua gustoko badezue, garai hauetako argazkilari onentxuen lanak ikusteko aukera ederra da COFF fundazioak eskeintzen dizuena.

Jose Luis Santalla‘ren argazkia, aurtengo azokaren kartel bezala aukeratu dute. Alberto Garci-Alix argazkilari famatua da argazkian ateratzen dena, Closed Capture seriean egiñiko argazkia.