Datorren ekainak 16 bitartean, Kursaaleko Kubo aretoan (Donostia), Isabel Muñoz argazkilariaren lanak ikusteko aukera ikusgarria daukagu daukazue (nik ikusteko aukera izan det). Bai, ikusgarria! 1950 urtean jaio zen Bartzelonako artista honek, gizakiaren gorputzari omenaldi bat egiten dio bere lanekin. Txuribeltzean oinarritzen dira Kubo aretoan erakusten dizkigun lanak baña kolorezko lanak baztertu gabe. 80º hamarkadatik hasi eta azken urteotan egin dituen lanen bilduma erakusten digu; Camboyako herritarrak, Afrikako etnia ezberdiñak, Salvadorko kartzeletan ateratako argazkiak, … gorputza oinarri bezala harturik, herri ezberdiñetako gizakiak erretratatzen ditu. Bere teknika, garai digitaletik hurrun dago, batez ere laboratorioko lana egiteko orduan eta erabiltzen dituen materialetan.



3 comments
Comments feed for this article
20070514 at 18:55
borthuzai
jarri deken enlazen beida aitu nauk eta pinta txuloa zeukik bai. haber beasaingo festak pasatakon bueltatxo bat ematen diaun…
20070514 at 22:45
jonas
Itxura ederra dauka, bai, baina nik ere aukera daukazue esan beharko dut. Peajedun A8 pute honek gure baitan muga bat ezarria dauka eta kosta egiten zait Donostiarantz joatea 3-4 egun pasatzeko ez bada. Ez da politikoki susmagarria bizkaitarrok ezkerralderantz, doan, Espainia aldera hain erraz bideratzea eta,eskumatarantz, euskal hiriburuetarantz autopista barregarri hau izatea?
20070515 at 22:28
ieme
‘Y vasca’ bultzatzeko A8 saboteatzen dute ;)