Aro digitalaren arazoetako bat, garai batean atera genituen argazki analogikoen pilaketa eta ahaztea da. Nik ez daukat ohitura handirik lehen atera nituen argazki analogikoak begiratzeko eta beti pentsa izan det argazki hoiek nolabait artxibatzea, ordenagailuaren disko gogorrean sartu. Hau lortzeko, nere azken gadget eskuratzea, negatiboak eta diapoak eskaneatzen dituen eskaner bat izan da. Ez da lan erraza eta gañera denbora asko ematen du baña lehen emaitzak ikusirik, pena merezi du.
Nere lehen intentzioa, multifuncion deituriko aparatoa erostea zen (eskaner, inpresora, fotokopia, fax,… dena bat aparatua) baña argazkiei garrantzi handiagoa eman nahi nien eta HP etxeko eskaner bat erosi nuen azkenean; HP Scanjet 4850. Norbaitek argazki zaharrak artxibatzeko gogorik badu, aparatu hau gomendatzen diot, lan ederra egiten du. Argazki dendaren batean ere probatu nun argazkiak digitalizatzeko eta etxeko eskanerrak baño emaitza txarragoak eman dizkit.




3 comments
Comments feed for this article
20070608 at 13:10
jonas
Bizi gara, ieme? Hau ez da Saturrarango harkaitza izango, ezta?
20070608 at 15:11
ieme
bizi bai, baña denbora beste gauza batzuetan pasatzen det (argazkiekin gehienbat) ;)
Hau Ibizako Es Vedra isla da.
20070610 at 14:33
indezent
Bizi direnak azaltzen direla gero! Nik uste hasierako kalentoia joaten hasi zaigula denoi…
Argazki ederra