Keler Nation 3… Radiohead
20071210Radiohead talde inglesa, 1985 urtean sortu zuten Oxford’eko eskola pribatu batetako bost lagunek (Thom Yorke, Johny Greenwood, Ed O’Brien, Colin Greenwood eta Phil Selway). Ostiraletan bakarrik ensaiatu zezaketen eskolako gela batetan eta horren ondorioz, On A Friday (Ostiral batean) izena hartu zuten taldearentzat. Unibertsitatera joateko eguna iritsi zenean, taldeko aktibidadea moztu zuten eta jai egunetan jotzeko bakarrik biltzen ziren, baña egun batean taldera bueltatzeko asmoarekin. Eta horrela gertatu zen lau urte pasa ondoren; Johny gitarra joleak kenduta, beste guztiek beraien karrera unibersitarioak bukatu zituzten eta 1991 urtean berriro bildu ziren. Hasiera batetan, demo batzuk atera zituzten eta kontzertuak egiñez, Oxford inguruan ezagunak bihurtu ziren. Disketxe asko zebiltzen beraien atzetik baña azkenik 1992 urtean EMI disketxearekin firmatu zuten sei disko ateratzeko eta disketxearen esanei kasu egiñez taldearen izena aldatu zuten, Talking Heads taldearen abesti baten tituloa taldeko izen bezala hartuaz: RADIOHEAD.

Beraien lehen influentzik rock-alternatibotik eta post-punk estiloetatik datozkie; the Smiths, Pixies, REM, … Baña esan daiteke, Radiohead’ek duen puntu nagusia estilo ezberdiñen nahasketa dela, taldekide bakoitzak dituen influentzien ondorioz. Bi taldekide dira nagusi: Jonny Greenwood gitarra jolea eta Thom Yorke abeslaria (abestetik aparte, instrumento pilla bat jotzeko gai da eta beraien musika elektronika munduarekin fusionatzeko ahalmena dauka). Radiohead’en abestien hitz gehienak, Thome Yorke’ek idatziak dira eta abestiei musika jartzeko orduan bost taldekideek parte hartzen dute.
Thom Yorke - ahotsa, gitarra, pianoa, ordenagailuak, …
Jonny Greenwood - gitarra, teklatuak, zirkuito analogiko, Ondes Martenot, pianoa, glockenspiel, ordenagailu, …
Ed O’Brien - gitarra, perkusioa, efektuak, pianoa y ahotsa.
Colin Greenwood - bajoa, teklatuk, samplerrak, …
Phil Selway - bateria eta percusiok.
EMI disketxearekin firmatu eta segidan, beraien lehen EPa ateratzen dute Drill izenarekin eta 1992 urtearen bukaeran, lehen singlea aterako dute, Creep. Abesti hau, 1993 urtean kaleratuko duten diskoan etorriko da, Pablo Honey. Estatu Batuetako grunge estiloak indar handia zuen garai horretan Pearl Jam edo Nirvana bezalako taldeekin, eta beraiei Nirvana Britaniarrak bezala deskribatzen zituzten. Exito handia eduki zuten mundu guztian lehen diskoarekin eta gira luze bat egiten zuten diskoa promozionatzeko, eta esan daiteke Creep abestia dela gaur egun taldearen abestirik hospetsuena.
Bigarren diskoa ateratzeko orduan, presio asko izan zuten lehen diskoak eta Creep abestiak izan zuen hospea ikusirik. Hala ere, bere bigarren diskoarekin lortuko zuten ospe handiena eta Ingalaterrako fansen mirespena, The Bends (1995). Pablo Honey’k duen rock estilotik beste doñuetara pauso handi bat ematen dute, doñu ilunagoak eta pixu gehiago duten atmosferak lortuaz, garrantzi handia hartzen dutelarik gitarrek eta Thom Yorke’n ahotsak.
1997 urtean, OK Computer diskoa kaleratzen dute eta honek hospea emango diote mundu guztian eta kritikaren bendizioa (askorentzako 90 hamarkadako diskorik onenetakoa). Disko hau beraiek produzittutako lehena da eta erosi berri zuten Canned Applause estudioan grabatua. Elektronikaren lehen influentziak agertzen hasten dira eta experimentazioaren bidetik lehen pausoak ematen dituzte. Esan daiteke, disko honetan egiten dutela transizioa hurrengo diskoetan lortuko duten doñuetara.
Talde guztiek bezala, hauek ere momentu txarrak bizi izan zituzten eta bereziki transizioko momentu honetan, taldearen doñua aldatzeko momentuan. Thom Yorke berak, depresio momentuak pasa zituen baña 18 hilabete grabatzen pasa ondoren, 2000 urtean Kid A kaleratzen dute. OK Computer alde batetara utzi nahian, doñu minimalista batetara jotzen dute elektronikaren laguntzarekin, gitarra gutxigo sartuaz eta beste instrumento batzuekin experimentatuz. Jendea eta kritikoak harrituta geratu ziren emaitzarekin eta diskoa asko saldu zen baña diotenez, diskoa saltzearen arrazoia, OK Computer’ren ondorengoa izatea izan zen.
2001 urtean Amnesiac kaleratuko dute KId A diskoaren bidea jarraituz eta Kid A diskoa grabatzean sobratu ziren abestiez baliatuz. Esan daiteke, bi diskoak serie berdiñekoak direla baña bigarrena, Amnesiac, entzuleentzat errezagoa da. 1997 urtetik ez zuten single’rik kaleratu eta disko honekin berriro ere single bat kaleratzen dute, Pyramid Song. Disko honen gira egiten zuten bitartean, hurrengo diskorako abestiak prestatu zituzten eta 2003an Hail to the Thief kaleratzen dute, experimentazioa alde batetara utzi gabe baña lehenengo diskoetako doñuak berreskuratuz. Disko hau atera ondoren, seigarrengoa eta beraz EMI disketxearekin zuten kontratuko azkena, presioak alde batetara utzi zituzten eta hurrengo lanerako gauzak lasaiago hartu zituzten, bakoitzak bakarko proiektuei ere garrantzia emanez.
Azkenik, 2007 urteko Urrian, In Rainbows diskoa ateratzen dute eta merkaturatzeko orduan, bide berrietatik jotzen dute sarean zintzilikatuz disko osoa nahi duenak jetsi dezan boluntadez ordaindu nahi duenaren arabera. Disko fisikoa nahi duenarentzat, posta bidez bidaltzen duten serie berezi bat prestatu dute bi CDrekin eta 2 binilokin. 2007 urtearen bukaeran edo 2008 urtearen hasieran, XL Recordings disketxearen bidez kaleratuko dute diskoa.
Disko ofizialetatik aparte, makiña bat zuzeneko disko, EP eta DVD ere atera dituzte. Ezin dugu alde batetara utzi, bakoitzak bere kontutik egiñiko lanak, bereziki, 2006 urtean Thom Yorke’k kaleratzen duen The Eraser diskoa.
Aipatzekoa da Radiohead’en disko eta beste material batzuetan ateratzen diren arte lanak. Grafismoa, marrazkiak, logoak, … Stanley Donwood ilustratzaile eta Thom Yorke‘n arteko elkar lanetik ateratako lanak dira. Thom Yorke eta Stanley, unibertsitatean ezagutu ziren arte ederretako ikasketak egin hari zirenenan. Kasu hauetan, Thom Yorke’k “Tchock” edo “The White Chocolate Farm” ezizenekin firmatzen du.
DISKOK:
Pablo Honey (1993)
The Bends (1995)
OK Computer (1997)
Kid A (2000)
Amnesiac (2001)
Hail to the Thief (2003)
In Rainbows (2007)
Tags: biografia, Keler Nation, musika, Radiohead
20071210 at 20:46
joder, putamadreko lana in dek tio!
oso oso interesgarrie!
lo único jonny greenwood-en ‘bodysong’ diskazoa ez dekela aipatu! kabenzotz! :-)
jo, garai baten ultrapillauta egon nituan disko horrekin!
20071210 at 21:00
ez diat ezagutzen diskoa eta ez ere Greenwood’en lana Radiohead’tik kanpo baño apuntatu diat hire gomendioa…
eskerrik asko ;)
20071213 at 17:07
Bitako bat: edo blog txukun honen atzean dagoena Sugaar Tabernako blogarietako bat da edota jatorrizko bidalketaren iturria aipatzea falta da, ez zaizue iruditzen?
20071213 at 18:56
lehenengoarekin asmatu dezu ;)
beste post batean esplikatzen det bi blogetan jartzearen arrazoia… Segura irratiko Keler Nation saioan kolaboratzaile naiz eta bertan jorratutako gaiak bi blogetan sartzen ditut.
eskerrik asko bixitagatik ;)