Keler Nation 4… Karate

20071214

 

12 urteko ibilbidea eta gero, 2005 urtean beraien banatzearen berri eman zuten Karate taldekoek. hamarkadaren hasieran, Boston’eko musika alternatiboaren zirkuituan ezagunak ziren taldekideak, bereziki Geoff Farina taldeko burua. Geoff Farina’k Boston’eko musika eskola ospetsuan egin zituen ikasketak eta gitarra jotzeko orduan, teknikari garrantzi handia ematen zion. Farinak ez du musika bakarrik egiten, musikataz ere idazten du (gitarren amplien moldaketetaz adibidez). Hasierako urteetan, Farina, The Secret Stars taldean parte hartu zuen (noizean bein zeozer ateratzen dute oraindik) Jodi Buonanno’rekin. Buonanno’rekin batera, mugimendu artístico ezberdiñak biltzen dituen toki batean ere sartua dago, The Grange izenarekin.

 

karateband.jpg

 

Hasiera batean Geoff Farina (ahotsa, guitarra), Gavin McCarthy (baterie) eta Eamon Vitt (bajoa) ziren taldekideak, Jeff Goddard (bajoa) urte bat beranduago juntatu zelarik eta Vitt bigarren gitarra bezala pasatuz.. Beraien musikaren doñuak, estilo ezberdiñen nahasketa berezi bat daukate; punk, jazz, blues, rock, …. post-rock estiloaren barruan, Fugazi taldearen doñu latz eta Codeine taldearen alde lasaien nahaste bat bezala. Abestien hitzak berriz, Geoff Farinak idatziak, eguneroko bizitzaren detalle txikiez beterik daude; Farina’k dioen bezala, bizitzako edozein egunek balio du inspiratzeko. Zuzenen jotzeko orduan, ez dute gauza ikusgarririk montatzen, beraien doñua lortzea da garrantzitsuena, horregatik dituzte gogoko sala txikiak.

 

Single eta EP batzuk atera ondoren, 1996 urtean Karate izeneko diskoa kaleratzen dute eta garai horretako emocore estiloaren sinbolo bihurtzen dira. 1997 urtean Eamon Vitt’ek taldea uzten du bere medikuntza ikasketekin jarraitzeko eta beste hiruek In Place of Real Insight diskoa ateratzen dute eta hortik gutxira, 1998 urtean, The Bed is in the Ocean. Azken disko honetan, beraien alde zakarra baztertzen hasten dira eta konposizio lasaietan zentratzen dira gehiago.

Hiru disko hauen ondoren, esan daiteke beraien doñua erabat landua dutela, hasierako hardcore edo post-rock doñu zikiñetatik, doñu lasaiago batera pasatu dira, jazz ukituak garrantzi handia hartu duelarik. 2001an Unsolved kaleratzen dute kritikoen bedeinkapena jasotzen duelarik eta 2002an, Cancel/Sing EPa. Azken EP honetako bi abesti luzeak dira beraien musikaren aztarna egokiak. Urte berdiñean Some Boots kaleratzen dute Unsolved diskoaren bide berdiñetik eta beraien doñuak erabat sendoturik. Gira luze baten ondoren, 2004an Pockets aterako dute, estudioko azken diskoa.

595.jpgOrain dela gutxi 595 kaleratu dute. Azkeneko diskoaren izena The Showlist izan behar zuen baña Jeff Goddard’ek duen memoria bereziari esker (beraien ibilbideko datu gehienetaz gogoratzen da), 595 izenburua jarri zitoen; 12 urte hauetan eman dituzten 700 kontzertuetatik, 595º kontzertuan grabatutako zuzeneko emanaldia delako disko hau. Disko guztiak Southern Records disketxearekin atera dituzte.

Taldea banandu ondoren bakoitzak bere proiektuekin jarraitu du:

Jeff Goddard eta Gavin McCarthy’ek Possible Path izeneko proiektu batean sarturik daude.

Gavin McCarthy, Boston’eko Cul De Sac taldean bateria jotzen ere badabil.

Geoff Farina eta Gavin McCarthy talde berri bat ateratzekotan dabiltza Josh Larue gitarra jolearekin, Glorytellers.

Geoff Farina, bere bakarkako disko prestatzen hari da Codeine taldeko Chris Brokaw’rekin eta orain dela gutxi Guilt By Association bilduman agertu da Devendra Banhart, Will Oldham, Jim O’Rourke eta beste artista batzuekin.

 

DISKOK:

 

Karate (1996)

In Place of Real Insight (1997)

The Bed is in the Ocean (1998)

Unsolved (2001)

Cancel/Sing EP (2002)

Some Boots (2002)

Pockets (2004)

 

In The Fishtank 12 (2005) Konkurrent disketxeak ateratzen duen serie berezi bateko 12º diskoa Karate taldearena da. Disko honetan beste artista batzuen abestiak moldatzen dituzte gobernu Amerikarra kritikatzen duten letrekin. Disko hontan bere doñu berezia alde batetara uzten dute eta hasierako doñuetara bueltatzen dira.

Tags: , , ,

One Response to “Keler Nation 4… Karate”

  1. indezent Says:

    Ai dek e-mule diskok jeisten… ea azkar bukatzen diken, gehio entzuteko gogoa zeukiat!
    Ah ta ezingo neok sugaarrea jun asik hurrengo baten in barko diau disko interkanbioa
    Ondo iza eta gora Keler Nation!

Leave a Reply