Aaron Hobson argazkilaria
20071216Asko gustatu zaizkit argazkilari honen argazkiak… Aaron Hobson eta cinemascope teknika bereziaz ateratako argazkiak. Lau argazki bertikalez konposatzen ditu bere irudiak, panoramika bat izango balitz bezala. Teknika honetaz baliatuz, ikuslea bere argazkietan sartzea lortzen du. Pelikula batetatik ateratako irudiak dirudite, pelikula ilun batetakoak. Argazki askotan bera da irudiko protagonista, autobiografia eta fikzioa nahastuz. Bortizkeria, misterioa, emozioa,… sentimentu asko elkartzen dira bere irudiak ikustean, David Lynch zuzendariaren lanak gogora ekartzen dizkigu.

Tags: Aaron Hobson, argazki, cinemascope