Marlango… Leonor Watling’en angorazko jertseak

20071218

Suzie Marlango angorazko jertseak jazten zituen Tom Waits’en pertsonaia bat da. Leonor Watling’ek ez du Suzie’k bezala angorazko jertserik jazten baña Tom Waits’ek bezala, gaua, kea eta doñu ilunak gogoko ditu. Marlango… Tom Waits’en pertsonai horretatik atera zuten taldearen izena Leonor Watling, Alejandro Pelayo eta Oscar Ybarrak. Azkenekoz Kursaal’en egon zirenean, ni bertan nintzen eta berriro ematen diguten aukera ez noa galtzera. 2007 urtea bukatzera doa eta Victoria Eugenia antzokiko 2008 denboraldiko emankizunetako bat Marlango’ren kontzertua da Urtarrilaren 29an. Nik sarrera erosi det eta zuek ere aukerarik ez galdu.

Tags: , ,

2 Responses to “Marlango… Leonor Watling’en angorazko jertseak”

  1. borthuzai Says:

    la2 kateko “no disparen al pianista” saio musikalean, azkenaldian ea zein disko entzuten ari zen galdetu zioten leonor-i, eta berak, radiohead-en azkena “goitik behera ikasten” ari zela erantzun. Bai, tipa hau geroz eta gehiago gustatzen zait :-)

  2. indezent Says:

    Ba ahaztu daikek… Leonor nirea dek!!
    Aktoresa besterik ez zianen maite nian eta holako musika egiten ziala jakin eta gero… ze esango diatpa ;)

Leave a Reply