You are currently browsing the category archive for the 'argazkik' category.

Garz

“Patxi Epelde artistak egindako eskultura batekin gogoratu nahi dituzte aurrerantzean lanean amiantoarekin jardun izanagatik hil edo gaixotu diren langile guztiak. Amiantorenei izeko eskultura apirilaren 28an inauguratuko dute Beasainen, CAF lantegiaren sarrera nagusiaren alboko plazan, Oriako Pasealekuan.”

iturria: hitza

Eskultura egiteko lanak, Ordiziako Garz enpresa arduratu da. Eskultura lantzen zuten bitartean, aukera izan nuen argazki batzuk ateratzeko eta flickr’en dudan galerian zintzilikatu ditut ikusi nahi badituzue. Argazkiak ateratzeko orduan, eskulturak dituen detalletan eta langilea lanean dagoen momentuetan zentratu naiz. Eskultura inauguratu eta gero izango det aukera argazki oso bat ateratzeko arte lanari.

Argazkik ateatzeko denboraik ez dudanean, artxiboko argazkiei begirada bat botatzen diet. Kasu hontan, 2006 urteko irailean Menorcara egindako bidaian ateratako argazkia dezue… inoiz ikusi ditudan ilunabar ederrenak bertan ikusi ditut.

ilunabarra

Desenfokea, fokoz kanpo, bokeh, dof, … argazkilaritzako hitz hauek gogoko ditut. Teknika edo efektu hauen bidez, bizitza beste modu batera ikusten da, desenfokatua… eta gogoko dut.

bizitza desenfokatua

Bueltan naiz… Blogari bide berri bat ireki nahian, argazkilaritza munduan oinarrituko ditut idazten ditudan postak. Hau dela eta, garai batean idatzitako post asko ezabatu ditut eta baita zuen komentak. Barkatu, ez pentsa alferrikoak izan direnik zuen komentak… netzat beintzet balio handikoak izan dira. Eta hasiera berria emateko, 2008 urteko aste santuetan booz familiak Parisera egin zuen bidaiaren argazkiekin uzten zaituztet.

Tour Eiffel

Goitik-bera lotutako 4 argazkiz osatutako irudia duzue Eiffel dorrearena, vertorama bat.

hp4850Aro digitalaren arazoetako bat, garai batean atera genituen argazki analogikoen pilaketa eta ahaztea da. Nik ez daukat ohitura handirik lehen atera nituen argazki analogikoak begiratzeko eta beti pentsa izan det argazki hoiek nolabait artxibatzea, ordenagailuaren disko gogorrean sartu. Hau lortzeko, nere azken gadget eskuratzea, negatiboak eta diapoak eskaneatzen dituen eskaner bat izan da. Ez da lan erraza eta gañera denbora asko ematen du baña lehen emaitzak ikusirik, pena merezi du.

Nere lehen intentzioa, multifuncion deituriko aparatoa erostea zen (eskaner, inpresora, fotokopia, fax,… dena bat aparatua) baña argazkiei garrantzi handiagoa eman nahi nien eta HP etxeko eskaner bat erosi nuen azkenean; HP Scanjet 4850. Norbaitek argazki zaharrak artxibatzeko gogorik badu, aparatu hau gomendatzen diot, lan ederra egiten du. Argazki dendaren batean ere probatu nun argazkiak digitalizatzeko eta etxeko eskanerrak baño emaitza txarragoak eman dizkit.

20011003-0026

 

Azkeneko asteburuan, Irungo FICOBAn izan nintzen gasolina usaiak erakarrita. Ibilgailu klasikoen erakusketa zegoela ta, aukera zoragarria ikusten nuen bertan argazki sorta bat ateratzeko; baita asmatu ere. Kotxe eta moto dotoreez josia zegoen hura (eta ez ain dotoreak ere). 

 

20070512-1924

 

Izen buruak dioen bezala, azken aldi hontan blokeatuta ibili naiz blogakin; mentalki. Egia esan, denbora askorik ez det izan aspaldi hontan nere kapritxoetarako (hau hoietako bat) eta zer egin aukeratzeko orduan, bloga alde batetara utzi det eta argazkiekin jolasean ibili naiz. Aste santuetako oporrak zirela eta, irteera batzuk egin ditut inguruetara (turismo lokala): Cabarceno‘ko parkea, Oteizaren omenezko frontoiak ikustea Azkoitira, Victoria Eugenia estrenatzera, … egia esan, ez dago urrutira joan beharrik turismo pixkat egiteko.

20070405-1836

Denbora faltaren egunak bukatzera dijoaztela dirudi, beraz, aurki zuekin izatea espero det, blokeo mental eta guzti.

::.: flickr

Empire State

gaiak

ekipoa

::.: twitter