You are currently browsing the category archive for the 'argazkilarik' category.

Gaztezuloko azken zenbakian azaltzen zen Irantzuren web orrirako lotura eta bertan Kolonbiako argazki erreportaia ikus dezakegu. Erretratuak dira nagusi bere galerian, bai zuribeltzean edo koloretan. Bertatik gehien gustatu zaidana, aurpegien espresioak nola harrapatu dituen.

Irantzu Pastor: Kolonbia

valley lakeAsko gustatu zaizkit argazkilari honen argazkiak… Aaron Hobson eta cinemascope teknika bereziaz ateratako argazkiak. Lau argazki bertikalez konposatzen ditu bere irudiak, panoramika bat izango balitz bezala. Teknika honetaz baliatuz, ikuslea bere argazkietan sartzea lortzen du. Pelikula batetatik ateratako irudiak dirudite, pelikula ilun batetakoak. Argazki askotan bera da irudiko protagonista, autobiografia eta fikzioa nahastuz. Bortizkeria, misterioa, emozioa,… sentimentu asko elkartzen dira bere irudiak ikustean, David Lynch zuzendariaren lanak gogora ekartzen dizkigu.

isabelmunozmaraDatorren ekainak 16 bitartean, Kursaaleko Kubo aretoan (Donostia), Isabel Muñoz argazkilariaren lanak ikusteko aukera ikusgarria daukagu daukazue (nik ikusteko aukera izan det). Bai, ikusgarria! 1950 urtean jaio zen Bartzelonako artista honek, gizakiaren gorputzari omenaldi bat egiten dio bere lanekin. Txuribeltzean oinarritzen dira Kubo aretoan erakusten dizkigun lanak baña kolorezko lanak baztertu gabe. 80º hamarkadatik hasi eta azken urteotan egin dituen lanen bilduma erakusten digu; Camboyako herritarrak, Afrikako etnia ezberdiñak, Salvadorko kartzeletan ateratako argazkiak, … gorputza oinarri bezala harturik, herri ezberdiñetako gizakiak erretratatzen ditu. Bere teknika, garai digitaletik hurrun dago, batez ere laboratorioko lana egiteko orduan eta erabiltzen dituen materialetan.