You are currently browsing the category archive for the 'kultura' category.
Datorren ekainak 16 bitartean, Kursaaleko Kubo aretoan (Donostia), Isabel Muñoz argazkilariaren lanak ikusteko aukera ikusgarria daukagu daukazue (nik ikusteko aukera izan det). Bai, ikusgarria! 1950 urtean jaio zen Bartzelonako artista honek, gizakiaren gorputzari omenaldi bat egiten dio bere lanekin. Txuribeltzean oinarritzen dira Kubo aretoan erakusten dizkigun lanak baña kolorezko lanak baztertu gabe. 80º hamarkadatik hasi eta azken urteotan egin dituen lanen bilduma erakusten digu; Camboyako herritarrak, Afrikako etnia ezberdiñak, Salvadorko kartzeletan ateratako argazkiak, … gorputza oinarri bezala harturik, herri ezberdiñetako gizakiak erretratatzen ditu. Bere teknika, garai digitaletik hurrun dago, batez ere laboratorioko lana egiteko orduan eta erabiltzen dituen materialetan.
Hemen dugu aurten ere Donostiko Kursaalen, nazioarteko argazki eta bideo azoka. Lehen urtean joateko aukera izan nuen eta ordutik berriro errepikatzeko aukerarik ez det izan lanaren erruz eta aurten ere, lanak ez dit uzten azokara joaten. Ezin joan honen ondorioz, ez daukat gogo handirik ezer esateko, baña bai joan dezaken guztiari animatzeko azokara joateko. Argazkilaritza mundua gustoko badezue, garai hauetako argazkilari onentxuen lanak ikusteko aukera ederra da COFF fundazioak eskeintzen dizuena.
Jose Luis Santalla‘ren argazkia, aurtengo azokaren kartel bezala aukeratu dute. Alberto Garci-Alix argazkilari famatua da argazkian ateratzen dena, Closed Capture seriean egiñiko argazkia.



Erantzun Berriak