You are currently browsing the category archive for the 'tresnak' category.

rubyscanReflecta etxeak aurkeztu du diapositiba eta negatiboentzako RubyScan eskanerra. Lehen ere ikusiak nituen tamaña txikiko eskanerrak baña ez zidaten konfidantza handirik ematen (tamaña txikia kalitate eskasa pentsatzen nuen). Aparatuak dituen karakteristikak ikusi ondoren, tamañak ez duela inporta pentsatzen hasia naiz :o

Segundu batean egiten ditu eskaneoak bai diapo edo negatiboei 1800 x 1800 dpi resoluzioan eta 24bit’etan, kalitate oneko emaitzekin (ikusi egin behar). Konexioa USB bidez doa eta ez du driver beharrik. Aurki izango da merkatuan 100€ inguruan.

Txikia, azkarra, erraza, merkea,… norbaitek probatzen duenean komenta dezala ea ze emaitzak dituen.

iturria: xataka foto

hbladxpan1998 urtean atera zuen Hasselblad etxeak bere lehen kamara 35 milimetrokoa eta bere ezaugarri nagusiena, argazkiak formato panoramikoan ateratzeko aukera. Kamarak gorputzean duen dial baten bidez egingo degu momentuako aukera. Gorputza eta objetiboak Fuji etxeak egiñikoak dira eta kuriositate bezala, Japon’en Fuji etxeak Fuji TX 1 izenpean saltzen du.

iturria: xataka foto

hp4850Aro digitalaren arazoetako bat, garai batean atera genituen argazki analogikoen pilaketa eta ahaztea da. Nik ez daukat ohitura handirik lehen atera nituen argazki analogikoak begiratzeko eta beti pentsa izan det argazki hoiek nolabait artxibatzea, ordenagailuaren disko gogorrean sartu. Hau lortzeko, nere azken gadget eskuratzea, negatiboak eta diapoak eskaneatzen dituen eskaner bat izan da. Ez da lan erraza eta gañera denbora asko ematen du baña lehen emaitzak ikusirik, pena merezi du.

Nere lehen intentzioa, multifuncion deituriko aparatoa erostea zen (eskaner, inpresora, fotokopia, fax,… dena bat aparatua) baña argazkiei garrantzi handiagoa eman nahi nien eta HP etxeko eskaner bat erosi nuen azkenean; HP Scanjet 4850. Norbaitek argazki zaharrak artxibatzeko gogorik badu, aparatu hau gomendatzen diot, lan ederra egiten du. Argazki dendaren batean ere probatu nun argazkiak digitalizatzeko eta etxeko eskanerrak baño emaitza txarragoak eman dizkit.

20011003-0026

 

holga120Orain bizi dugun gadget edo tekno-katxarroen inbasio honetan, beti degu momenturen bat gadget zaharretaz edo retro-gadgetez gogoratzeko une bat; gogoratu baño gehiago kasu batzuetan… deseatu. Argazkilaritza mundua erabat digitalizatzen ari den une hontan, garai bateko pelikulazko kamara batzuk modan daude, Lomo‘ak adibide. Lehen ere zeozer komentatu det kamara hauetaz baña oraingoan Hong Kong’etik datorren beste toy-camera batetaz hitz batzuk idatzi behar ditut; Holga.

Kamara sinple honek (argazkiak ateratzeko beharrezko mekanismoak bakarrik ditu), 120ko pelikulak erabiltzen ditu eta ez 35ko tradizionalak. Erdi formatuko makina garestien alternatiba merkea da beraz. Alternatiba hoi arrazoi prinzipala izan zen merkaturatzeko baña urteak pasatzen joan direnean, kultuzko makina bihurtu da. Hoi bai, abisu bat, ezinezkoa da jakitea kamara honek eman behar dizkigun emaitzak argazki bat ateratzekoan; kamara on batekin argazki txar bat izango zena, Holaga’rekin, artelan bihur daiteke.

100706060_9f492b6f0c1

argazkia: Stitch

Momentuz Holga makinarik ez dudanez, hau flickr‘en bilatu dudan argazki bat da adibide bezala jartzeko. Kamara honekin ateratzen diren argazkiak ikusteko, joan flickr’ko bilatzailera eta idatzi Holga… pena merezi duela uste det.