You are currently browsing the tag archive for the 'argazki' tag.
“Patxi Epelde artistak egindako eskultura batekin gogoratu nahi dituzte aurrerantzean lanean amiantoarekin jardun izanagatik hil edo gaixotu diren langile guztiak. Amiantorenei izeko eskultura apirilaren 28an inauguratuko dute Beasainen, CAF lantegiaren sarrera nagusiaren alboko plazan, Oriako Pasealekuan.”
iturria: hitza
Eskultura egiteko lanak, Ordiziako Garz enpresa arduratu da. Eskultura lantzen zuten bitartean, aukera izan nuen argazki batzuk ateratzeko eta flickr’en dudan galerian zintzilikatu ditut ikusi nahi badituzue. Argazkiak ateratzeko orduan, eskulturak dituen detalletan eta langilea lanean dagoen momentuetan zentratu naiz. Eskultura inauguratu eta gero izango det aukera argazki oso bat ateratzeko arte lanari.
Desenfokea, fokoz kanpo, bokeh, dof, … argazkilaritzako hitz hauek gogoko ditut. Teknika edo efektu hauen bidez, bizitza beste modu batera ikusten da, desenfokatua… eta gogoko dut.
Bueltan naiz… Blogari bide berri bat ireki nahian, argazkilaritza munduan oinarrituko ditut idazten ditudan postak. Hau dela eta, garai batean idatzitako post asko ezabatu ditut eta baita zuen komentak. Barkatu, ez pentsa alferrikoak izan direnik zuen komentak… netzat beintzet balio handikoak izan dira. Eta hasiera berria emateko, 2008 urteko aste santuetan booz familiak Parisera egin zuen bidaiaren argazkiekin uzten zaituztet.
Goitik-bera lotutako 4 argazkiz osatutako irudia duzue Eiffel dorrearena, vertorama bat.







Erantzun Berriak