You are currently browsing the tag archive for the 'eskaner' tag.

rubyscanReflecta etxeak aurkeztu du diapositiba eta negatiboentzako RubyScan eskanerra. Lehen ere ikusiak nituen tamaña txikiko eskanerrak baña ez zidaten konfidantza handirik ematen (tamaña txikia kalitate eskasa pentsatzen nuen). Aparatuak dituen karakteristikak ikusi ondoren, tamañak ez duela inporta pentsatzen hasia naiz :o

Segundu batean egiten ditu eskaneoak bai diapo edo negatiboei 1800 x 1800 dpi resoluzioan eta 24bit’etan, kalitate oneko emaitzekin (ikusi egin behar). Konexioa USB bidez doa eta ez du driver beharrik. Aurki izango da merkatuan 100€ inguruan.

Txikia, azkarra, erraza, merkea,… norbaitek probatzen duenean komenta dezala ea ze emaitzak dituen.

iturria: xataka foto

hp4850Aro digitalaren arazoetako bat, garai batean atera genituen argazki analogikoen pilaketa eta ahaztea da. Nik ez daukat ohitura handirik lehen atera nituen argazki analogikoak begiratzeko eta beti pentsa izan det argazki hoiek nolabait artxibatzea, ordenagailuaren disko gogorrean sartu. Hau lortzeko, nere azken gadget eskuratzea, negatiboak eta diapoak eskaneatzen dituen eskaner bat izan da. Ez da lan erraza eta gañera denbora asko ematen du baña lehen emaitzak ikusirik, pena merezi du.

Nere lehen intentzioa, multifuncion deituriko aparatoa erostea zen (eskaner, inpresora, fotokopia, fax,… dena bat aparatua) baña argazkiei garrantzi handiagoa eman nahi nien eta HP etxeko eskaner bat erosi nuen azkenean; HP Scanjet 4850. Norbaitek argazki zaharrak artxibatzeko gogorik badu, aparatu hau gomendatzen diot, lan ederra egiten du. Argazki dendaren batean ere probatu nun argazkiak digitalizatzeko eta etxeko eskanerrak baño emaitza txarragoak eman dizkit.

20011003-0026