You are currently browsing the tag archive for the 'holga' tag.

holga120Orain bizi dugun gadget edo tekno-katxarroen inbasio honetan, beti degu momenturen bat gadget zaharretaz edo retro-gadgetez gogoratzeko une bat; gogoratu baño gehiago kasu batzuetan… deseatu. Argazkilaritza mundua erabat digitalizatzen ari den une hontan, garai bateko pelikulazko kamara batzuk modan daude, Lomo‘ak adibide. Lehen ere zeozer komentatu det kamara hauetaz baña oraingoan Hong Kong’etik datorren beste toy-camera batetaz hitz batzuk idatzi behar ditut; Holga.

Kamara sinple honek (argazkiak ateratzeko beharrezko mekanismoak bakarrik ditu), 120ko pelikulak erabiltzen ditu eta ez 35ko tradizionalak. Erdi formatuko makina garestien alternatiba merkea da beraz. Alternatiba hoi arrazoi prinzipala izan zen merkaturatzeko baña urteak pasatzen joan direnean, kultuzko makina bihurtu da. Hoi bai, abisu bat, ezinezkoa da jakitea kamara honek eman behar dizkigun emaitzak argazki bat ateratzekoan; kamara on batekin argazki txar bat izango zena, Holaga’rekin, artelan bihur daiteke.

100706060_9f492b6f0c1

argazkia: Stitch

Momentuz Holga makinarik ez dudanez, hau flickr‘en bilatu dudan argazki bat da adibide bezala jartzeko. Kamara honekin ateratzen diren argazkiak ikusteko, joan flickr’ko bilatzailera eta idatzi Holga… pena merezi duela uste det.