You are currently browsing the tag archive for the 'isabel muñoz' tag.
Datorren ekainak 16 bitartean, Kursaaleko Kubo aretoan (Donostia), Isabel Muñoz argazkilariaren lanak ikusteko aukera ikusgarria daukagu daukazue (nik ikusteko aukera izan det). Bai, ikusgarria! 1950 urtean jaio zen Bartzelonako artista honek, gizakiaren gorputzari omenaldi bat egiten dio bere lanekin. Txuribeltzean oinarritzen dira Kubo aretoan erakusten dizkigun lanak baña kolorezko lanak baztertu gabe. 80º hamarkadatik hasi eta azken urteotan egin dituen lanen bilduma erakusten digu; Camboyako herritarrak, Afrikako etnia ezberdiñak, Salvadorko kartzeletan ateratako argazkiak, … gorputza oinarri bezala harturik, herri ezberdiñetako gizakiak erretratatzen ditu. Bere teknika, garai digitaletik hurrun dago, batez ere laboratorioko lana egiteko orduan eta erabiltzen dituen materialetan.



Erantzun Berriak