You are currently browsing the tag archive for the 'panoramika' tag.
1998 urtean atera zuen Hasselblad etxeak bere lehen kamara 35 milimetrokoa eta bere ezaugarri nagusiena, argazkiak formato panoramikoan ateratzeko aukera. Kamarak gorputzean duen dial baten bidez egingo degu momentuako aukera. Gorputza eta objetiboak Fuji etxeak egiñikoak dira eta kuriositate bezala, Japon’en Fuji etxeak Fuji TX 1 izenpean saltzen du.
iturria: xataka foto
Asko gustatu zaizkit argazkilari honen argazkiak… Aaron Hobson eta cinemascope teknika bereziaz ateratako argazkiak. Lau argazki bertikalez konposatzen ditu bere irudiak, panoramika bat izango balitz bezala. Teknika honetaz baliatuz, ikuslea bere argazkietan sartzea lortzen du. Pelikula batetatik ateratako irudiak dirudite, pelikula ilun batetakoak. Argazki askotan bera da irudiko protagonista, autobiografia eta fikzioa nahastuz. Bortizkeria, misterioa, emozioa,… sentimentu asko elkartzen dira bere irudiak ikustean, David Lynch zuzendariaren lanak gogora ekartzen dizkigu.



Erantzun Berriak